15/06/2021
Kaixo Juli-Julitar maiteok,
Ohar honen bidez albiste bat ematera gatoz. Hasiera batean, bi asteko atsedenaldia zirudien arren, amaiera iritsi dela adieraztera gatoz.
Urte ederrak izan dira, oraindik oroitzen dugu negozio berri bat hasteak sortzen zuen ziurgabetasuna eta nola murgildu ginen abentura honetan familia, oso osorik.
Zuek ere, gure familiaren parte izan zarete. Jende bikaina ezagutu dugu, festa giro ederra bizi izan dugu baina zoritxarrez hemen amaitzen da gure ibilbidea.
Guk iñork baino gehiago nahiko genuke honekin jarraitzea baina ezinezkoa da, beste alderdi batzuetan arreta eta energia jartzea tokatzen zaigu. Elkar zaintzea tokatzen da.
Zuek ere zaindu eta baita auzoa ere.
Beste txoko batzuetan elkartuko gara.
Milla esker bihotzez zuen babesagatik,
Besarkada bat,
Ondo izan eta ikusi arte.
Markos, Itziar, Itsaso eta Leire.