23/07/2020
Zarauzko hostalaritza arrisku larrian dago. Jarri dizkiguten mugekin, garaia kontuan hartuta, Zarauzko taberna.askok ezingo diote urteari aurre egin eta itxi egin beharko dituzte lokalak. Familia asko eta enpresa asko daude zuzenean edo zeharka tabernen aktibitateari esker bizi direnak.
Ostalaritza ez da hemen gertatu denaren inguruko errudun bakarra. Errudunak gehiago dira. Eta azken hauen,gainera, ez dute haien etorkizuna jokoan jartzen honetan guztian.
Non zeuden osasun arlokoak hilabete dela Zarautzen jendea nahu zuena egiten ari zenean? Non zegoen udaletxea gauean jarduten dugun ostalariek terrazako ordutegiak zabaltzea eskatu genuenean, taberna barruko egoera kontrolatu ezingo genuela ikusi genuenean?
Non zeuden udaltzainak San Pelaioko jaietan Zarautz botila-festak egiteko asmotan etorritako gaztez bete zenean? Eta orain nor ari gara honen guztiaren ondorioak pairatzen? Ostalariok ez ditugu zigorrak behar. Laguntzea eta soluziobideak behar ditugu. Orain, gainera; urjentziaz!