02/07/2021
AGUR LAGUNAK! MILA ESKER GUZTIAGATIK, EZ ZAITUZTEGU AHAZTUKO!!
BIHAR LARUNBATA, uztailaren 3an, Furia Beltzak azken aldiz irekiko ditu bere ateak.Eta oso egun berezia izatea nahi dugu!
Arrazoiak? Batez ere bi: lehenengoak, 4 urte bete berri ditu, eta bigarrena, aldiz, ostegunean jaio zen 2920 gr-dun neskatxa polit bat dugu.
Ia bi urte igaro dira gure negozioa uztearen asmoa agertu genunetik, beste proiektu personal eta, batez ere, familia priorizatzearen alde. Eta orain zikloa bukatzera goaz, poztasun, harrotasun, esker on eta tristura nahasketa batekin.
Atzera begiratzen, zuei eskerrak emateko 6 urte agertzen zaizkigu! Izan ere, apenas inor ezagutu gabe ireki genuen eta lehenengo egunetik esku irekiez jaso gintuzuen herrian, bejondeizuela!
Horren truke bihotza eduki duen taberna EUSKALDUN eta ROKERO bat eskeini genizuen... Lehen lokaleko kontzertu, bertxo zein antzerki pila horiek etortzen zaizkigu burura baina baita Sahara, Katalunia, Chios, Le**os, Senideekin, etab. aurrera ateratako elkartasun ekimenak ere, eta futbolzaleak izan gabe, errealeko nesken artean astero banatzen genituen txuletak! (aupa zuek, eredua eta irria!!!)
Bidean, gainera, lagun onak egiteko aukera zoragarria izan degu! Eta bereziki aipatu nahi ditugu TRUMOI, OREKA, MENDI edota AVENIDA bezalako lokaleekin eduki dugun konplizidade berezia. Aupa zuek!! ohore bat izan da herri honen ostalarien parte izatea!
Orain, tamalez, zailena tokatzen zaigu: FURIA BELTZA desagerraraztea...etxera bueltatzeko.
Milesker guztioi bihotz bihotzez!!
Larunbatean azken aukera izango dezue gurean, gurekin, azken pote bat hartzeko Rockaren doinupean!
Rock N roll!!!
Tabernetan ikusten gara!