09/10/2014
Gaur osteguna pintxo pote eta bixar.... 1º URTEURRENA!!!!!
Atzera begiratzen badut, gauza bi datorzkit burura, erabat kontrakoak direnak: "IA URTEBETE!" eta "URTEBETE BAKARRIK? BIZITZA OSO BAT DARAMADALA DIRUDI!"
2013ko irailean burubelarri jarri nintzen proiektu berri honekin, ilusio askorekin eta dena emateko prest. Urriak 10ean zabaldu ziren Ilunpeko ateak eta egun hartan, familiakoak, kuadrilakoak, lagun minak eta gertuko jendea agertu zen taberna inaguratzera.
Urduri nengoen oso, emozio ezberdinek hartu ninduten: poza eta beldurra, urduritasuna, emoziua, ilusioa... gogoratzen dut nola ostegun hartan, etxera joan nintzen, inaugurazioaren aurretik, dutxa bat hartu eta arnas pixkat hartzeko. Ispiluaren aurrean nengoen eta " Mireia, hau benetan dijua" esan nion nere buruari. Momentu hartan ezin izan nituen malkoak eutsi.
Urte gogorra izan dela ezin dut ukatu, kamarera lanetan ibilia nintzen eta non sartzen nintzen banekiela uste nuen, baina konfundituta nengoen, negozio bat eramatea hori baino gehiago delako. Urtebete gutxi dirudien arren, denetarik bizi izan dut lau pareta hauen artean, pozak eta negarrak, frustraziuak, haserreak, juergak, lagun bihurtu diren aurpegi berriak, ezagunak... oraindik gogotsu naiz aurrera jarraitzeko eta ilusioa dagoen bitartean hemen izango naiz.
Eskerrak eman nahi dizkiot nerekin lanean jardun duten guztieri (Ion, Alaitz, Olatz eta Arrate), modu batean edo bestean lagundu diazuenoi (Ander, Ibon, Oihana, Leire, Maite, Aitor, Miren...) eta nola ez, urte hontan, Ilunpe derrigorrezko parada bihurtu duzuen guztioi eta bestelako bezeroei.
Bereziki agur bat etxekoei, beraiek ordaindu behar izan bait dituzte nere frustraziuak, eta hor egoten jarraitzeagatik.
Bixar, DENOK hemen ikustea nahi zaituztet!!!
AUPA ZUEK ETA GORA ILUNPE!
Bideokliparen egileak / autores del videoclip: Gaizka Peñafiel (www.gaizkapenafiel.com) y Edu Glez (www.tropofilms.com) 2014ko martxoaren 29an, Donostiako Ku...