Oiartzungo Udala

Llamar Página web

Oiartzungo Udala Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Oiartzungo Udala, Mendiburu kalea 14, Oiartzun.

🫂 26.10.18 | Harrera saioa. Azken urtean herrira bizitzera etorritakoei ongietorria 📸Ananda Berasarte
23/10/2026

🫂 26.10.18 | Harrera saioa. Azken urtean herrira bizitzera etorritakoei ongietorria

📸Ananda Berasarte

20/10/2026
16/10/2026

🫂Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek bazterkeria egoeran edota bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa abian jarri dute: Kamineroetxea.

🎙️Mikel Arruti (Lezoko alkatea), Olaia Lasa (Oiartzungo Ongizate zinegotzia) eta Aintzane Taberna (Pasaiako Gizarte Ekintzako zinegotzia) NAIZ Irratian izan dira proiektuaren nondik norakoez hitz egiten.

📻 Albistea eta audioa: https://labur.eus/d3spcohr



Naiz irratia
Lezoko Udala
Oiartzungo Udala

🏘️ Etxebizitza bulego berria irekiko da urriaren 13an.Oarsoaldea mailako zerbitzua izango da eta etxebizitzaren arloko i...
09/10/2026

🏘️ Etxebizitza bulego berria irekiko da urriaren 13an.

Oarsoaldea mailako zerbitzua izango da eta etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta tramiteak egiteko laguntza eskainiko du; aurrez aurre, leku bakarrean eta eskualdeko ikuspegi integralez.

NOLA FUNTZIONATUKO DU OIARTZUNEN?

- Eguna: astearteak (urriaren 13tik hasita)
- Ordua: aldez aurretik hitzordua hartuta ([email protected] | 943 34 41 60)
- Lekua: udaletxeko beheko solairua
- Norentzako: etxe bila dabiltzanentzako, maizterrentzako zein etxejabeentzako
- Zerbitzuak:
• Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko Etxebide eta Alokabide programak
• Etxebizitza alokairuan jartzeko ASAP eta Bizigune programak
• Ezohiko etxebizitza merkaturatzearen onurak eta horretarako aukerak
• Alokairu publiko zein pribaturako dauden aukerak
• Etxebizitza eraberritzeko eta irisgarri egiteko dirulaguntzak
• Udal etxebizitza tasatuen erregistroan izena emateko aukerak eta zozketak
• Gazteak emantzipatzeko Gaztelagun eta Emantzipa programak
• Lokalak etxebizitza bihurtzeko aukerak
• Erabilera turistikoko etxebizitzen araudia

Aurtengo auzo batzarrak, urriaren 14tik azaroaren 9ra. 2026an egindakoak azaldu, aurrera begirako eginbeharrak aurkeztu,...
07/10/2026

Aurtengo auzo batzarrak, urriaren 14tik azaroaren 9ra.

2026an egindakoak azaldu, aurrera begirako eginbeharrak aurkeztu, eta auzotarren eskaera eta proposamenak jasoko dira.

🗓️AUZO BATZARRAK 2026

• Urriak 14: Arragua, elizako lokalean (frontoiaren ondoan) (itzulpen zerbitzua: euskara-gaztelania)
• Urriak 19: Karrika, Artaso elkartean
• Urriak 21: Elizalde, udaletxeko areto nagusian
• Urriak 22: Iturriotz, auzo lokalean (Beko Soro parean)
• Urriak 26: Ergoien, Auzokalte elkartean
• Azaroak 2: Ugaldetxo, auzo lokalean (Atamitxen) (itzulpen zerbitzua: zeinu hizkuntza)
• Azaroak 5: Altzibar, auzo lokalean (Eroskiren ondoan) (itzulpen zerbitzua: euskara-gaztelania)
• Azaroak 9: Gurutze, Bizardia elkartean

Bilera guztiak 18:00etsn hasiko dira.

♻️ Udala industriaguneetako hondakinak biltzen eta kudeatzen hasi da, eskumena bere eginda. Zergatik?🟢 Poligonoetako bir...
01/10/2026

♻️ Udala industriaguneetako hondakinak biltzen eta kudeatzen hasi da, eskumena bere eginda.

Zergatik?

🟢 Poligonoetako birziklatze maila herriguneko udal hondakinenera ahal hainbat gerturatzeko.

🟢 Azken urteetan San Markok eskaini duen zerbitzua berreskuratuta, industrialdeetako hondakinak kontrolatu eta herriko enpresei arreta zuzenagoa emateko.

🟢 Ahalik eta kontrol finantzarioa handiena izateko, industriaguneetako hondakinen tasa eta salmenta udalaren eskumenekoak izatera pasa baitira.

🟢 Hondakinen bilketa eta kudeaketa difizitarioa ez izateko, hondakin birziklagarrien salmentatik ahalik eta diru-sarrera handienak izateko eta errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko. Diru-sarrerak igotzea eta gastuak murriztea lortu nahi da gaikako bilketa hobetuz.

Irakurri albistea 👉🏻 https://labur.eus/OiartzunHondakinakPoligonoak

Udalak bost lehentasun ezarri ditu 2026-27 ikasturterako. Lehentasun horiek legegintzaldiko mugarriak dituzte iparrorrat...
24/09/2026

Udalak bost lehentasun ezarri ditu 2026-27 ikasturterako. Lehentasun horiek legegintzaldiko mugarriak dituzte iparrorratz: Oiartzun herri bizia, bizigarria, jasangarria, berdinzalea eta euskalduna izatea.

2026-27 ikasturteko lehentasunak:

1️⃣ Etxebizitza plana: etxebizitza bulegoa eta tentsio handiko eremu izendapena
2️⃣ Udal musika eskola: baimenak, proiektua eta egoitza
3️⃣ Elizalde herri eskola: fatxada eta teilatua
4️⃣ Ongizatea: zaintza diagnostikoa eta indarkeria matxisten aurkako plan integrala
5️⃣ Ekonomia: trafiko arazoen diagnostikoaren jarraipena eta Lanbarrenen eraberritzea

Info + 👉🏻 https://labur.eus/Lehentasunak26-27

🎊🟢 Gurutzeko festak
18/09/2026

🎊🟢 Gurutzeko festak

🎶 Udal musika eskola berria izango du Oiartzunek 2027-28 ikasturtetik aurrera. Proiektu berriak Ibargain Musika eskolako...
17/09/2026

🎶 Udal musika eskola berria izango du Oiartzunek 2027-28 ikasturtetik aurrera.

Proiektu berriak Ibargain Musika eskolako eta Soinuenea - Herri Musikaren Txokoa ko kideen artean egindako lana izango du oinarri.

Ibargain musika eskolako arduradunek zentroa ixteko asmoa adierazi eta Soinuenea Fundazioak ere museoan zein ikerketan zentratzeko nahia duela azaldu ostean, Udalak bere egin du oiartzuarrentzat musika irakaskuntzako eskaintza berrantolatzeko ardura.

Eskerrik asko Ibargain musika eskolari eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoari orain arte egindako lanagatik, eta proiektu berriari egindako ekarpenengatik zein hau aurrera ateratzeko buru-belarri inplikatu izanagatik!

Irakurri albistea 👉🏻 https://labur.eus/UdalMusikaEskola

Dirección

Mendiburu Kalea 14
Oiartzun
20180

Horario de apertura

Lunes 07:30 - 15:00
Martes 07:30 - 15:00
Miércoles 07:30 - 15:00
Jueves 07:30 - 15:00
Viernes 07:30 - 15:00

Teléfono

943493842

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Oiartzungo Udala publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir