13/01/2023
𝗔𝗶𝗼 𝗲𝗿𝗿𝗮𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗺𝗼𝗺𝗲𝗻𝘁𝘂𝗮 𝗮𝗶𝗹𝗲𝗴𝗮𝘁𝘂 𝗱𝗮!🥹
2015ko abenduaren 12an eman genion hasiera urte hauetan gure ogi🍞 bidea izan den proiektuari.
Zehazki 7️⃣ URTE eta hilabete pasatxua izan dira Herriko Ostatua zabalik eduki dugun denbora.
Datorren URTARRILAREN 15an AZKENEKOZ irekiko ditugu Herriko Ostatuko🚪ateak.
Denbora honetan sukaldaritza🧑🍳 arloan gure hoberena ematen saiatu gara eta baita ere ekitaldi eta jarduera🕺 desberdinak antolatzen ostatuan.
Sukaldaritza🍳 arloan gure ideiak, filosofia eta lan egiteko moduak jorratu ditugu, beti bertako eta sasoiko🐑 produktuaren alde apustu eginez eta ekimen desberdinetan parte hartzen, nabarmentzekoa hain ongi funtzionatu duen Baztan Bidasoa Turismo elkargoak udazkenetan
antolatzen dituen Ehizari🕊️ Buruzko Jardunaldietan.
Ostatuan berriz, eguneroko martxaz gain, urte hauetan ekitaldi desberdinak antolatu ditugu;
Kontzertuak🎙️, Mus txapelketak🃏, Bingoak, zozketak…
Aldi berean, herri mailan antolatu diren ekitaldi desberdinetan (Auto🏎️ igoerak, herriko bestak🎊, gasna feria🧀, haurraren eguna, asau ttiki…) parte hartu eta bultzatzen aritu gara.
Tartean ere pandemiak ere harrapatu gintuen eta hau kolpe latza🥴 izan zen. Gure jarduera berrasmatu😉 behar izan genuen eta esfortzu handia eginez aitzinera jarraitzea lortu genuen.
Aitzinera egin arren, aldaketa guzti hauek ondorio latzak😔 izan zituen orokorrean ostalaritzan eta partikularki ere Herriko Ostatuan, eta azkenik ARRAZOI DESBERDINEN PILAKETAREN ONDORIOZ, pena🥹 eta samin🥲 handiz gure jarduera Herriko Ostatuan EZ JARRAITZEA ERABAKI DUGU.
ESKERRAK eman BIHOTZEZ🥰 Herriko Osatura etorri zareten guztiei, gure lana eta zerbitzua baloratzen😁 jakin duzuen guziei eta erronka hau aitzinera eramaten lagundu😉 diguzuen guziei.
Aldi berean aprobetxatu barkamena😅 eskatzeko gurean zerbaitetan huts egin badizuegu.
Espero dugu🤞 laister Herriko Ostatuak kudeatzaile berri batek hartzea eta gure herri😍 maiteari behar den moduan eskaintzea.
Ongi segi👋👋 eta MILESKER AUNITZ!😘😘😘😘